Bilboko Opil Solidarioren edizio bakoitzak gizarte bidezkoago eta integratzaileago baten alde sarean lan egiteak duen garrantzia erakusten digu.
Caritas Bizkaiaren izenean eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzeagatik, estimuluagatik eta sormenagatik, pandemia garaian ilusioa eta itxaropena transmititzea lortu baitute.
Eskerrik asko gurekin egoteagatik. Mila esker pobreziaren aurkako borrokan parte hartzeagatik!
LABORAL Kutxak banka egiteko beste modu batean sinisten du, lankidetzan eta konpromisoan oinarrituta. Bazkideek modu demokratikoan parte hartzen dute erakundean. Beren egitekoa erakundearen onura hutsa baino gehiago da: Ez da soilik bezeroak pozik edukitzea, enplegua sortzeko eta gizartearen garapenari laguntzeko lan egiten du. Ia 60 urte daramatza gizarte honetan finkatuta.
Hainbat ekimen babesten ditu lurralde osoan. Horrela, hainbat proiektuk bideragarritasuna lortzen dute, hala nola diru-zorro txartelaren proiektuak. Horren bidez, babesgabetasun egoeran dauden familia askok elikagaiak bide arruntetik lor ditzakete. Horretaz gain, helburu solidarioak dituzten kultur, kirol eta gizarte arloko ekitaldiak babesten dira.
Zazpi Kaleetako Merkatarien elkartea, bere izenak adierazten duen moduan, Bilboren bihotzean dagoen guneko merkatarien elkartea da. Oinezkoentzako hiriko merkataritza gune ireki handiena da Kantauri itsasoko ertzean. Mota guztietako produktuak aurki daitezke bertan: arropa, oinetakoak, etxerako gauzak, artisautza, bitxigintza, farmazia, elikagaiak… gainera, ostalaritza establezimendu ugari eta hainbat zerbitzu ere badaude, hala nola bankuak edota turismoa.
1969an sortu zenetik, merkatarien elkartearen egitekoa Zazpi Kaleetako merkatarien interesen alde lan egitea izan da. Gainera, Bilboko gune hau sustatzeaz arduratu dira, baita biziberritze sozial eta urbanistikoa bultzatzeaz ere.
Hori dela eta, urteotan, Merkatarien Elkartea eragile aktibo eta ezinbestekoa izan da Zazpi Kaleen eraldaketa-prozesuan. Gune hau Monumentu Historiko-Artistiko izendatu da. Mota guztietako ekimen eta jardueretan parte hartzen dute, beraz, esan daiteke merkataritza kolektibo dinamikoa dela. Urtean zehar hainbat jarduera antolatzen dituzte: merkataritza, kultura, gizarte eta gastronomia arlokoak, besteak beste. Horien bidez, merkatariak eurek eta bisitariak ere parte hartzera animatzen dituzte. Horrela izanik, Zazpi Kaleak bizitza sozial eta kultural handiko lekua dira, merkataritza bizi-bizirik egoteaz gain.
Bizkaiko Okindegien Elkartea 1977. urtean sortu zen, sektorea ordezkatu eta bere interesak defendatzeko, langile egonkor, trebatu eta kualifikatua sustatuz. Ogia, opilak eta pastelak saldu eta egiten dituzten enpresariak biltzen dira talde horretan. Bizkaian jarduerak antolatzen dituzte. Enpresa kidetuek (lantegi eta bulegoak) Bizkaiko okintza sektorearen %90 baino gehiago ordezkatzen dute eta 4.000 pertsona baino gehiagori ematen diete lana. Elkarteak artisau produktua babestu eta bultzatzen du; produktu freskoa, bertokoa eta kalitate onenekoa. Proiektuen artean bereziki aipatu behar da Bizkaiko okintza eskola. Bertan, sektoreko langileentzako perfekzionamendu-ikastaroak eta Lanbidek homologatutako ziurtagiri profesionalak eskaintzen dituzte. Gainera, Munduko Ogiaren Eguna ospatzeko ekimen ezberdinak babestu eta antolatzen ditu (urriaren 16an Bilboko Areatzan), baita “OPIL SOLIDARIOA” ekimen hau ere.
Lapiko Catering gizarteratze-enpresa bat da, Caritas Bizkaia eta Peñascal Kooperatiba Elkarteak sortua. Bere egitekoa bazterkeria edo babesgabetasun egoeran dauden pertsonei laneratzen laguntzea da. Horretarako, errentagarritasun soziala eta iraunkortasun ekonomikoa sortuko duen proiektu bat bideratu nahi da, pertsona erdigunean jarriz.
Lapiko Catering kalitatearen sinonimo da, baita zerbitzuaren bermea ere. Izan ere, bezeroen eskarietara egokitutako karta zabala eskaintzen du; hala nola, coffe break-ak, lunchak, koktelak, herri bazkariak, ospakizunak, enpresa bilerak eta mota guztietako ekintzak.
Kalitatezko elikadura osasungarria eskaintzen du, gertuko, sasoiko eta bidezko merkataritzako produktuen bidez.
Zerbitzu eskaintza zabala daukan agentzia, bai eremu tradizionalean, baita digitalean ere.
2017an sortu zen, eta hainbat arlotan adituak diren profesionalak biltzen ditu, konponbide ugari eskaini ahal izateko: kanpainak, ekitaldiak, promozioak, identitate bisualak edo rebranding prozesuak, maketazio editoriala (nazio eta nazioarte mailako formatuak), packaging, ikus-entzunezkoak, webguneak, sare sozialak…
Logifrio izeneko enpresa tenperatura anitzeko logistikan adituak diren enpresen artean nagusia da, estaldura geografiko handiena duena eta entrega gehien egiten dituena. Hiru hamarkadatan zehar, tenperatura anitzeko garraioaren sektorean buru izan da, enpresa-estrategia sendo bati esker. Bezeroari zerbitzua emateko bokazio argia duen estrategia da berea, espezializazio handikoa, eta teknologia arloan aurreratua.
Beti balio erantsia eskaintzeko borondateari esker, helburu nagusia lortu du: Bezeroen aliatu estrategiko onena izatea eta logistikarako kanpo zerbitzu gisa funtzionatzea, kasu eta produktu bakoitzerako konponbide pertsonalizatuak eta egokiak eskainiz.
Kaiku kooperatiba esnea merkaturatzeko Nafarroako (Copeleche eta Inlena) eta Euskadiko (Gurelesa eta Beyena) merkaturatze-kooperatiben bat-egitearen emaitza da. Kooperatiba horiek 1953an sortu ziren esne-sektorea arautzeko asmoz bi helbururekin: osasun-kalitatea bermatzea eta biztanlegune nagusietara hornitzea. Kaiku Elikagai Korporazioa 2004an sortu zen eta izen bereko kooperatiba biltzen du. Bere fakturazioan sartzen du ontziratutako produktuen salmenta eta esnearen, jogurten, probiotikoen eta esnekien eta gazta-deribatuen merkaturatzea. Kaiku nazioartean erreferentzia eta aitzindaria izan da produktu hauetan, adibidez: jogurtak, probiotikoak eta hartzitutako produktuak.
Kapital familiarreko enpresa honek kudeaketa guztiz profesionalizatua dauka gaur egun. 120 pertsonako talde bati esker, 5.000 bezero baino gehiagorengana heltzen da. Baina jatorria XX. mendearen hasieran kokatzen da. Juan Baqué Fargas izeneko gizonak Kolonialen biltegi bat zeukan Bilboko erdigunean. Garai hartan kafearen kudeaketa eta salmenta eman zioten, eta, beranduago, bere semeetako bik, Emilio eta Franciscok, negozioaren ardura hartu zuten eta Vuida e Hijos de Juan Baqué izeneko konpainia sortu zuten.
76an egin zen leku-aldatzerik handiena, egun egoitza nagusia dagoen lekura. Cafés Baqué oso ondo komunikatuta geratu zen, Bilbao-Behobia autopista egin zutenean. 2005ean Cafés Baquék Errioxako ostalaritzan liderra zen marka eskuratu zuen, Cafés Greiba. Urteotan handituz joan da eta ontziratu eta txigortzeko makina berriak sartu ditu, baita kafe berdearen silo gehiago ere, hazten jarraitzeko inbertsioa eginez.
GRUPO IRUÑA enpresaren barruan, catering zerbitzuaren inguruan sortzen diren ekimenei eusten dien egitura da.
IRUÑA CATERING erakundearen egitekoa bezeroengan emozio positiboak sortzea da. Horretarako, kalitatezko gastronomiarekin erlazionatutako zerbitzuak ematen dira.
Egitura zabal eta malgua dauka, beraz, une bakoitzean sor daitezkeen beharrizanetara egokitu daiteke. Iruña Catering zerbitzuak dena estaltzen du: sinplea edo konplexua, klasikoa edo berritzailea… horretarako, profesional-talde bikaina dauka.