Bilboko Errege-opil solidarioaren ekimena Caritas Bizkaiak jarri zuen martxan 2005ean. Krisi-garaia zen, eta gizartea haur eta gazteen pobreziaren aurkako borrokan inplikatu nahi izan zen.
Helburua horixe da oraindik ere, egoera horiek sortzen dituzten kausen inguruan sentsibilizatzea eta Caritas Bizkaiak adingabeen bizimodua hobetzeko garatzen dituen proiektuetarako fondoak biltzea.
Hori guztia lortzeko, ekitaldi berezi bat egiten da urtero, bilbotarren elkartasuna bideratzeko. Izan ere, Gabonetan zentzu berezia hartzen du sentimendu horrek.
Bilboko Errege-opil solidarioak oroitzapen berezia utzi nahi izaten du ekitaldira bertaratzen direnen artean. Komunitate izpirituak gizarte-eraldaketa dakarrela gogorarazi nahi dugu.
Hiru ezaugarri klasiko ditu, gizartera zabaltzeko hiru desio:
XVII. edizioa pandemia egoeran egingo dugu, baina Caritas Bizkaiak bizirik mantendu nahi du itxaropena, beldur eta ziurgabetasuna nagusitzen diren honetan. Edizio honetan azken hilabeteetako bizipen solidarioak gogoan hartu nahi ditugu, eta balioa eman herritarren konpromisoari eta justizia sozialaren alde eragileek burutzen duten sare-lanari.
Aurtengo Errege-opil Solidarioaren bidez, adierazi nahi dugu etorkizunera begira gaudela, eta orain ditugun aukeren arabera jarduten dugula, beti hobera egiteko asmoz. Gure esku ere badago. Elkarrekin, konpromisoa hartuta, etorkizuna nahi dugun lekutik bideratu dezakegu, eta pertsona guztiontzako bizimodu hobea lortu.
Pobrezia belaunaldiz belaunaldi transmititzen da, eta guk horren aurka egiten dugu, gizarte-bazterkeria edo babesgabetasun egoeran dauden haur eta gazteei aukerak errazteko. Aurten, haur asko pairatzen ari diren arrakala digitala gainditzeko lanean zentratzen ari gara bereziki, izan ere, askok ez daukate baliabide nahikorik beren ikasketa-prozesuak behar den moduan jarraitzeko.
Osasun-neurriak betez, aurtengo ekitaldia instalazio itxian egingo da, edukiera kontrolatuta. Hori guztia posible izango da Euskal Museoari esker, izan ere, lekua utzi digute eta beren aplikazioa erabiltzeko aukera eman digute, sarrerak saltzeko. Horrela, opil-zati solidarioak aldez aurretik saltzeko aukera daukagu, edukiera kontrolatuz.
Era berean, opila eta txokolatea eramateko formatuan banatuko zaie bertaratzen direnei. Material birziklatu eta berrerabilgarrian emango da, pack moduko batean, eta kalean edozein txokotan jateko aukera izango da. Horrela, jende pilaketak saihestuko dira.
Urtarrilak 5, 10:00etatik 14:00etara, Euskal Museoan (Gurutze kaletik sartuta).
Opil-zatiak aldez aurretik salduko dira, sarrera formatuan, museoko webgunean. Lotura:
Opil-zatiak aurrez aurre erosteko aukera izango da leku eta ordutegi hauetan:
Lekua egokitzea:
Bertaratzen diren pertsonentzako gomendioak:
10: 00etatik 14: 00etara eta 16: 00etatik 18: 00etara
10: 00etatik 14: 00etara eta 16: 00etatik 18: 00etara
10: 00etatik 14: 00etara eta 16: 00etatik 18: 00etara
11: 00etatik 14: 00etara eta 16: 00etatik 19: 00etara
11: 00etatik 14: 00etara
10: 00etatik 14: 00etara eta 16: 00etatik 18: 00etara
10: 00etatik 13: 00etara